2012/12/10

Gabonak heldu direla eta, nahiz eta ingelesez egon  gaboneko egutegi hau uzten dizuet zuekin konpartitzeko nahian. Ondo izan eta ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!




ETA noski  gure Olentzeroaren abesti famatua uzten dizuet:

2012/12/09


Gaur Interneten power point oso interesgarri bat aurkitu dut, power pointean Piageten teoria azaltzen da jolasen inguruan. Hona hemen esandako power pointa:

2012/11/27

Gaur jolas tradizionalei buruz hitz egingo dut. Aintzinako jolasak oso desberdinak dira gaur egungoekin konparatuz, nire ustez dibertigarriagoak ziren. Horregatik atal bat utzi nahi diot haiei buruz hitz egiteko. Hona hemen jolas tradizional garrantzitsuenak:

 1.- Kromoak: 
 kromoei buelta eman behar zaie. Marrazkia behera begira jartzen da eta eskuarekin astinduz buelta ematen saiatu behar da.

 2.- Zibak:
 Zirkulu bat irudikatzen da lurrean, batek barrura sartu behar du ziba eta besteek ateratzen saiatu behar dira.

 3.- Trukemea:
 Harri edo egun tako bat bota behar da lehenengo zenbakira eta oin batekin saltoka ibilbide guztia egin behar da. Bueltan bat zenbakian dagoen harria hartu eta kanpora salto egin behar da. Zenbaki guztiekin berdina egingo da.

 4.- Kanikak:
 Lurrean borobil bat marraztuko da. Bakoitzak hiru kanika iznago ditu. Kanika bat jarriko dute partaide guztiek borobilean eta hurrengo txandan basteen kanikei ematen saitu bejar dira. Kanika bateri emanez gero, haientzat izango da.

  5.- Txapak:
 Txirrindulari lasterketa egin daiteke. Laterketa egiteko ibilbide bat marrazten da lurrean eta helmugara lehena iristen dena irabazlea da. Iturria ibilbedetik ateratzen bada, berriz hasierara jo beharko du jokalarak. Besteen txapak ukitu daitezke.

2012/11/21

Atzo abesti on bat aurkitu nuen, edukiei begira, zeren haurrei ikasteko motibazioa sustatzen delako. Hona hemen aurretik esandako abestia:
Gaur egungo jolasen eragina hezkuntzan Argi dago bizi garen garai hauetan, teknologia berriak guztiz inbaditu gaituztela,etxetik atera eta edozein leku edo txokotan hauen presentzia nabaria dela, ongizate deritzoten gizarte honetan, teknologia berriek dena automatizatu eta bizitza erraxagoa egingo digutela ulertarazi nahi digute. Egia da bai, azken aurrerakuntzekin bizitza zeharo aldatu dela, baino jolasen arloan, umeek lehengo jolasek eskaintzen zuten ezagupenez aparte, elkarbizitzarako eta beraien inguruko lagunen laguntasuna jasotzen zuten, orain ordea, play station-arekin aritzen dira eta mundu aparte batean daudela iruditzen du, play station adibide soila izan da, edozein makinek balio dute gaur egungo mutikoak erakartzeko. Beraz, ikastolek lan handia dutela pentsatzen dut egoera hau asimilatzeko edo bere parean jartzeko. Gaur egun, umeak teknologiak asko erakartzen die ta lehengo joko eta jolas giro horiek ezin ditugu edonola ahiztu, balore asko ikasten ditugulako. honekin esan nahi dut, telebistan edo bide-jokoetan dauden ume guzti horiei irakatsi behar zaie nola beste aiasialdi motak ezberdinak eta hobegoak daudela ere bai!!! Bideo honetan ikus dezakegu, umeak eskola baten jolasten.